Cabecera

Gastronomía Baska GB Corporacióneko kidea da

Gastronomía Baska: Home
Gastronomía Baska
Enpresa

Sorrera: 1983

Gaur egungo egoitza nagusiaren irekiera: 2008
Jabetza: Grupo Compañía Navarra de Servicios Integrales S.A.

Gastronomía Baska 1983an sortu zen, eta erreferentzia eztabaidaezina da bere jarduketa-eremuetan nahiz lan-arloetan.

2015ean, Gastronomía Baskak Gastronomic zein Hoycosa konpainiak erosi zituen, eta, haiekin batera, GB Corporación osatzen du, hau da, esperientzia zein jakintza trukatzeko gaitasun handia eta ezarpen geografiko zabala dauzkan erakunde-egitura.

Gastronomía Baskak bete-betean hartzen ditu bere gain GB Corporación taldearen balioak:

  • Fidagarritasuna eta gardentasuna
  • Osasuna eta nutrizioaren kalitatea
  • Gastronomia ona, zerbitzu onak
  • Tokiko garapen ekonomikoa eta jasangarritasuna
    • Tokiko ziklo ekonomiko osoa eta fiskalitatea
    • Hurbileko produktuak
    • Jasangarritasuna
  • Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza

 

  • Jarduera sozialean etxetik kanpo jan behar denean sortzen diren premia guztiei erantzuten diegu.

    Kalitateko kudeaketa globala eskaintzen dugu hasierako aholkularitzan, tresnak biltzeko eta garbitzeko prozesuan eta jankideek oso ondo balioetsi eta osasunari begira zorrotza bezain orekatua den elikaduran.

    Oso-oso gogoko dugu zure aurreikuspenak gainditzen dituen zerbitzua ematea. Esandakoa betetzea dugu gustuko. Prozesu guztiak zaintzen ditugu, eta gure jankideak ez dira taldeak, elikadura onerako eskubidea duten banakako kontsumitzaileak baizik.

  Kudeaketarako politika (.pdf)  ··>