Cabecera

Gastronomía Baska GB Corporacióneko kidea da

Gastronomía Baska: Home Gastronomía Baska: Home
  • Bai, jakina. Menuak egunero egiteko orduan, geure jankide guztien ezaugarri kultural zein erlijiosoak eta premiak hartzen ditugu kontuan.
  • Bai, menuak egiteko orduan, geure jankideen salbuespen eta bereizgarritasun guztiak hartzen ditugu kontuan.
  • Bai, lantoki bakoitzerako instalazio-mota egokiari buruzko aholkularitza eta artapena eskaintzen ditugu.
  • Bai, bete-betean ahalegintzen gara, Gastronomía Baskako langile guztiek euren erantzukizunaren araberako prestakuntza eguneratua izan dezaten.
  • Bai, bezeroek gure langile prestatuen laguntza jaso ahal izango dute, zerbitzuen arloan sortzen den edozein premiari erantzuteko.
  • Lerro hotzeko eta beroko cateringa daukagu. Inolako zalantzarik gabe, hotzak hobeto kontserbatzen ditu janariaren ezaugarriak. Merkatuan, catering hotzerako joera da nagusi.
  • Gastronomía Baskak in situ zerbitzuak ere baditu, eta, zure premietara egokitzen direnez, janaria zure instalazioetan prestatu eta sukaldea zein jantokia ere kudeatzen ditugu.
  • Bai, badugu tokian tokiko hornitzailerik. Hornitzaileak aukeratzen ditugunean, kalitate-estandar handiak hartzen ditugu kontuan, eta, ahal dela, tokian tokiko hornitzaileei ematen diegu lehentasuna. Gaur egun, hain zuzen ere, gure hornitzaileen %60 baino gehiago dira tokian tokikoak.
  • Behe-tenperaturan daudenean, elikagaiek euren ezaugarri guztiei eusten dietelako eta segurtasuna askoz handiagoa delako. Hori dela eta, Gastronomía Baskan, hotzeko kamioiak darabiltzagu lerro hotzeko catering-zerbitzurako.
  • Bai, kalitatearen ISO 9001 ziurtagiria eta ingurumenaren kalitatearen ISO 14001 ziurtagiria, hain zuzen ere.
  • Bai, berrikuntzarako eta garapenerako sail berezia dugu.
  • Bai, ISO 14001 ziurtagiria da horren adierazgarri, eta bere helburuetako bat ingurumenaren gaineko eragina murriztea da.
  • Horixe bera uste du Gastronomía Baskak. Elikadurako ohiturek zeresan handia dute hezkuntza-prozesuan, hazkuntza fisiko zein mentala orekatua izan dadin.
  • Bezeroen atentziorako zerbitzu iraunkorra dugu, eta, bertako langileak oso ondo prestatuta daudenez, sortu daitekeen edozein zalantza argituko dizute.