Cabecera

Gastronomía Baska GB Corporacióneko kidea da

Gastronomía Baska: Home

© Copyright Gastronomía Baska 2017

1. Web honen titularraren nortasuna.

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko asmoz, www.gastronomiabaska.com web orriaren titularra Gastronomía Baska dela jakinarazten dizugu:

Helbidea:

Aritz Bidea 75, Eneperi 13; Belako Industrialdea
48100 Mungia (BIZKAIA)
Tel.: 944 523 800
Fax: 944 523 942

Posta elektronikoa: 
gastronomiabaska@gastronomiabaska.com

 

2. Web gune hau erabiltzeko baldintza nagusiak.

Web orri honetan sartzean, "erabiltzailea" izango zarenez, berariaz eta inolako erreserbarik gabe onartu beharko dituzuwww.gastronomiabaska.com web orrian sartzean bertan argitaratuta dauden baldintza orokorrak. Beraz, erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu, web orrian sartu eta web orri honen bidez emandako zerbitzuak erabiltzen dituen bakoitzean, baldintza horiek aldatu egin ahal izango direlako. 

2.1. Helburua eta ezarpen-eremua
Erabilera-baldintza orokor hauek www.gastronomiabaska.com web orrirako sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, baita bertako edukiak erabiltzean sortutako erantzukizunak ere: testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, esaerak, informazioak eta jabetza intelektual zein industrialari buruzko nazioarteko itunen eta lege nazionalen bidez babestutako beste edozein sorkuntza.

2.2. Sartzeko eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
a/ Uneoro, erabiltzaileak web orri honetako zerbitzuen legezko erabilera egingo du, baldintza orokor hauek eta Interneten onartu ohi diren jarduketak kontuan hartuta.

b/ Erabiltzaileak bermatu egiten du web orri honetako eskabide-orrien bidez eskainitako informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela. Erabiltzaileen erantzukizuna izango da Gastronomía Baskari eskainitako informazioan gertatu daitekeen edozein aldaketa berehala jakinaraztea.

c/ Erabiltzaileak ez du halakorik egingo: birusak, programak, makroak edo edozein karaktere-sekuentzia sartzea, web honetako sistema informatikoak kaltetzeko edo aldatzeko; beste erabiltzaile batzuei sartzen eragoztea, baliabide larregi kontsumitzean; web honetako datuak hartzea, iragarkiak egiteko; web honetako edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eraldatzea edo hirugarrenei ematea; web honetako zerbitzuen bidez ekintzak egitea, jabetza intelektualaren eta hirugarrenen ohore, irudi zein intimitaterako eskubidearen kalterako direnean; eta lehia desleial zein legez kanpoko publizitaterako ekintzak egitea.

3. Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak.

Gastronomía Baska www.gastronomiabaska.com web orriko elementu guztien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen titularra da, baita markaren, izen komertzialaren edo ikur bereizgarriaren titularra ere. Batez ere eta modu ez-murriztailean, egile-eskubideen babespean egongo dira web gune honetako diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta gainerako elementuak.

www.gastronomiabaska.com web orrian sartzean edo nabigatzean, ez du esan nahi Gastronomía Baskak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak oso-osorik edo zati batez ukatu, eskualdatu edo eskuesten dituenik erabiltzaileen erabilera pertsonalerako.

Hori dela eta, erabiltzaileak onartu egiten du www.gastronomiabaska.com web orriko eduki guztiak edo batzuk edozein prozeduraren bitartez Gastronomía Baskaren berariazko baimen idatzirik gabe erreproduzitzean, kopiatzean, banatzean, merkaturatzean, eraldatzean, berrerabiltzean, jendaurrean jakinaraztean eta, oro har, beste edonola ustiatzean haren jabetza intelektual eta/edo industrialeko eskubideak urratuko dituela.

4. Erantzukizun eta bermeen araubidea.

4.1. Gastronomía Baskak adierazi egiten du behar besteko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu dituela, bere ahalmen eta teknologiaren barruan web orri behar bezala ibili dadin eta birusik eta osagai kaltegarririk egon ez dadin. Dena dela, ez da honako honexen erantzulea izango: 
(a) www.gastronomiabaska.comweb orriko edukien eta zerbitzuen jarraipena egitea eta erabilgarri egotea. 
(b) eduki horietan errorerik ez egotea eta sortu daitekeen edozein errore zuzentzea. 
www.gastronomiabaska.com web orrian birusik eta/edo gainerako osagai kaltegarririk ez egotea. 
(d) Ezarritako segurtasun-neurriak inork ez urratzea
(e) www.gastronomiabaska.com web orriko segurtasun-sistemak urratzen dituen edonork eragindako kalte-galerei aurre egitea.

4.2. Hirugarrenen aurrean, erabiltzailea erantzule bakarra izango da, www.gastronomiabaska.com web orrira edozein jakinarazpen zuzenean edo bere izenean bidaltzen duenean edo web orri honetako edukiak eta zerbitzuak legez kanpo erabiltzen dituenean. 

4.3. Gastronomía Baskak eskubide osoa izango du, aldi baterako eta aldez aurretik jakinarazi gabewww.gastronomiabaska.com web orrirako sarbidea eteteko, sistema artatzen, konpontzen, eguneratzen edo hobetzen ari denean. Ahal dela, aldez aurretik, Gastronomía Baskak zerbitzuak noiz etengo dituen argitaratuko du bere web orrian. 

4.4. www.gastronomiabaska.com web orrian beste web orri batzuetarako egon daitezkeen esteken bidez beste web gune batzuetara joan ahal izango zara, baina Gastronomía Baskak ez du inolako erantzukizunik izango bertan, euren gaineko inolako kontrolik edukiko ez duelako. Izan ere, erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuk daudela baino ez dio adierazi nahi. Hori dela eta, erabiltzailea bere erantzukizun bakarpean sartuko da bertan, eta web gune horietako erabilera-baldintzak hartuko ditu kontuan. 

4.5. GGastronomía Baskak ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileek bere web orriko edukiei eta zerbitzuei eman ahal dieten erabileran. Hori dela eta, ez du bermatzen erabiltzaileek eduki eta zerbitzu horiei eman ahal dieten erabilera erabilera-baldintza orokorren araberakoa izango denik eta behar bezala jokatuko dutenik.

5. DIraupena eta aldaketa.

5.1. Gastronomía Baskak eskubide osoa izango du, sarbide-baldintza orokor hauek oso-osorik edo zati batez aldatzeko, eta, horretarako, www.gastronomiabaska.com web orrian argitaratuko ditu aldaketa horiek. Era berean, aldez aurretik jakinarazi gabe, behar besteko aldaketak egin ahal izango ditu web gunean. Hori dela eta, edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo erantsi ahal izango ditu, baita eurak aurkeztutako edo lekuratzeko modua ere. Horren ondorioz, erabiltzaileawww.gastronomiabaska.com web orrira sartzean denean argitaratuta dauden baldintza orokorrak egongo dira indarrean. Beraz, erabiltzaileak aldian-aldian irakurri beharko ditu erabilera-baldintza horiek.

5.2. Baldintza partikularretan xedatutakoa alde batera utzita, Gastronomía Baskak edonoiz eta aurretiaz jakinarazi gabe amaitu, eten edo geldiarazi ahal izango du web orriko edukietarako sarbidea, eta erabiltzaileak ezin izango du inolako kalte-ordainik eskatu.

6. Ezarri beharreko legeria eta jurisdikzio-eskumena.

Gastronomía Baskaren eta erabiltzailearen artean ezarritako harremanak arautzeko orduan, ezarri beharreko legeriari eta jurisdikzio-eskumenari buruzko indarreko araudian xedatutakoa hartuko da kontuan. Nolanahi ere, araudian bertan alderdiei forupean jartzeko aukera eskaintzen zaienean, Gastronomía Baskak eta erabiltzaileak kasuan kasuko beste edozein foruren berariazko ukoa egingo dute, eta Bilboko hiriko epaitegi zein auzitegiei men egingo diete.