Gastronomía Baskak ustezko jankideen aniztasun erlijioso eta kulturala hartzen du kontuan bere menuetan?
Bai, jakina. Menuak egunero egiteko orduan, geure jankide guztien ezaugarri kultural zein erlijiosoak eta premiak hartzen ditugu kontuan.
Gastronomía Baskak medikuak agindutako dieta bereziak hartzen ditu kontuan bere menuetan; alergiak, esaterako?
Bai, menuak egiteko orduan, geure jankideen salbuespen eta bereizgarritasun guztiak hartzen ditugu kontuan.
Sukaldea jarri nahi dut lantokian, eta Gastronomía Baskak ekipoak zein instalazioak muntatzeko eta artatzeko aholkularitza eskaintzen duen jakin nahi nuke.
Bai, lantoki bakoitzerako instalazio-mota egokiari buruzko aholkularitza eta artapena eskaintzen ditugu.
Gastronomía Baskak garrantzi handiko arloei buruzko etengabeko prestakuntza eskaintzen dio bertako taldeari: elikadurarako higienea, nutrizioa...?
Bai, bete-betean ahalegintzen gara, Gastronomía Baskako langile guztiek euren erantzukizunaren araberako prestakuntza eguneratua izan dezaten.
Gastronomía Baskak badu nire enpresako ustezko bajak estaltzeko moduko langilerik?
Bai, bezeroek gure langile prestatuen laguntza jaso ahal izango dute, zerbitzuen arloan sortzen den edozein premiari erantzuteko.
Nolako catering-sistemak eskaintzen ditu Gastronomía Baskak eta zein da onena?
Lerro hotzeko eta beroko cateringa daukagu. Inolako zalantzarik gabe, hotzak hobeto kontserbatzen ditu janariaren ezaugarriak. Merkatuan, catering hotzerako joera da nagusi.
Zerbitzurik eskaintzen duzue nire sukaldeko instalazioetan?
Gastronomía Baskak in situ zerbitzuak ere baditu, eta, zure premietara egokitzen direnez, janaria zure instalazioetan prestatu eta sukaldea zein jantokia ere kudeatzen ditugu.
Tokian tokiko hornitzaileekin lan egiten du Gastronomía Baskak?
Bai, badugu tokian tokiko hornitzailerik. Hornitzaileak aukeratzen ditugunean, kalitate-estandar handiak hartzen ditugu kontuan, eta, ahal dela, tokian tokiko hornitzaileei ematen diegu lehentasuna. Gaur egun, hain zuzen ere, gure hornitzaileen %60 baino gehiago dira tokian tokikoak.
Zergatik da garrantzitsua hotzeko kamioiak erabiltzea?
Behe-tenperaturan daudenean, elikagaiek euren ezaugarri guztiei eusten dietelako eta segurtasuna askoz handiagoa delako. Hori dela eta, Gastronomía Baskan, hotzeko kamioiak darabiltzagu lerro hotzeko catering-zerbitzurako.
Gastronomía Baskak badu kalitate-ziurtagiririk?
Bai, kalitatearen ISO 9001 ziurtagiria eta ingurumenaren kalitatearen ISO 14001 ziurtagiria, hain zuzen ere.
I+G+b-ko programa teknikoren bat garatzen du Gastronomía Baskak?
Bai, berrikuntzarako eta garapenerako sail berezia dugu.
Gastronomía Baskak inolako konpromisorik hartu du jasangarritasunarekin?
Bai, ISO 14001 ziurtagiria da horren adierazgarri, eta bere helburuetako bat ingurumenaren gaineko eragina murriztea da.
Hezkuntzarako bidea ote da elikadura?
Horixe bera uste du Gastronomía Baskak. Elikadurako ohiturek zeresan handia dute hezkuntza-prozesuan, hazkuntza fisiko zein mentala orekatua izan dadin.
Gastronomía Baskak badu bezeroen atentziorako zerbitzurik?
Bezeroen atentziorako zerbitzu iraunkorra dugu, eta, bertako langileak oso ondo prestatuta daudenez, sortu daitekeen edozein zalantza argituko dizute.